
Cristina Miranda de Almeida
Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco
Cristina Miranda de Almeidak Artean Doktorego Europarra du (UPV/EHU 2005), eta Arte Ederretan lizentziaduna (UPV/EHU, doktoratu aurreko egonaldia Florentzian) eta Arkitekturan tituluduna (USU, Rio de Janeiro) da. Industria Diseinuko Masterra (DZ-BAI, Bilbo) eta Lurralde Antolamendu eta Hirigintzako Espezializazioa (Fundicot Madrid/Valentziako Unibertsitatea; IBAM, RJ, Brazil) ditu. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) afiliatuta dago. Bertan, Arte Garaikideko Ikerketa Gradu eta Masterrean (Increarte) eskolak ematen ditu.
Doktoratu ondoko egonaldiak egin ditu Bartzelonako Interdisciplinary Institute Interneteko Kultura Digitalaren Ikerketa Programan (IN3/UOC), McLuhan Program of Culture and Technology, University of Toronto (2007-11) eta Parisko École Nationale Supérieure delakoan. Mediaccions/Universidad Oberta de Catalunyako Research Fellow da. Gaur egun, Gizaartea ikerketa taldeko kidea da eta Artekom Taldearekin kolaboratzen du.
Bere ikerketa arte hibridoari (1) (Internetek esperientzian eta material berrietan duen eragina) eta (2) elkarlaneko eta diziplinarteko arteari buruzko gaietan oinarritzen da.
Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du lehia-deialdietan eta enkarguz (MINECO, UPV/EHU, BEAZ), batzuk ikertzaile nagusi gisa. Bere argitalpenen artean doktorego-tesia dago, «El Árbol del Arte. Ikusmenaz kanpoko arterako eta ni artistikoaren isiltasunerako matrize transsentsorial eta intersubjektiboa» (UPV/EHU, 2006), The Point of Being liburua (Derrick de Kerkhoverekin batera argitaratua), Technoethics, Intellect Journals-en ale baten baterako edizioa, eta aldizkari espezializatuetako zenbait artikulu, liburu-kapituluak eta nazioarteko hitzaldien aktak. Hizlari gonbidatua izan da Sevillan, Bilbon, Frankfurten, Essenen eta Pragan, besteak beste. Universal Marginen sortzailea, bere sorkuntza artistikoko lana (instalazioak, performanceak, argazkigintza, marrazketa) bai nazioartean bai tokian-tokian ikusgai egon dira, bai museo, kultur etxe eta erakusketa areto publikoetan, bai museo eta galeria pribatuetan.
Ikerketa-taldea: Gizaartea. Elkarrizketa kritikoak artea eta gizartea.
Ikerketa-taldearentzako esteka: https://gizaartea.org/en/#about-us
Artekom. Trantsizio energetikorako artea. Komunikazio- eta sentsibilizazio-estrategiak Bizkaiko campusean.
Artekom estekak:
https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/artekom
https://artekomtaldea.wordpress.com/






































