Ignacia Perrugorría

Ignacia Perrugorría

Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco

Identitate Kolektiboari buruzko Ikasketa Zentroko ikertzailea (Soziologia eta Gizarte Lan Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Eredu eta Arloetan doktoregaia zentro berean. Bere tesiak identitate-batailen, gizarte-mugimenduen sareen eta “kultura parte-hartzailea” eta “hiri iragankorrak” deritzona eraikitzeko hiri-egokitasuneko egituren eta egitura politikoen arteko elkarreragina aztertzen du.

Fulbright bekaduna izan da, American Institute of International Education (IIE) erakundekoa eta Espainiako Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministeriokoa (MINECO). Basque Ambassador ere izendatu du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaia Talent programak. Soziologiako masterra jaso zuen Rutgers University-n (Estatu Batuak) eta soziologiako lizentziatura Buenos Aireseko Unibertsitatean (Argentina), summa cum laude kalifikazioarekin biak.

Graduko eta graduondoko ikastaroak eman ditu Latinoamerikan, Estatu Batuetan eta Espainian, eta Argentinako, Amerikako eta Europako finantziazioa duten hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Gaur egun, Euskal Unibertsitate Sistemako (A mota; IT706-13) “Gizarte aldaketa, prekarietatea eta nortasuna gizarte garaikidean” Ikerketa Talde Finkatuaren kide da, “Gizarte Iraunkorra Eraikitzen. Praktika Sozioekologikoen Mobilizazioa, Partaidetza eta Kudeaketa “(MINECO, PID2021-126611NB-I00), eta Espainiako Soziologia Federazioaren (EDFES) Doktoretza Eskolako Aholku Batzordea. 2022an ikerketa-egonaldi bat egin zuen Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean (Frantzia).

Bere argitalpen berrienak honako hauek dira: From Indignation to Occupation: A New Wave of Global Mobilization (Current Sociology-ren ale monografikoa, T. Benski, L. Langman eta B. Tejerinarekin argitaratua, 2013), eta Crisis and Social Mobilization in Contemporary Spain: The 15M Movement (2017, Routledge, The Mobilization Series on Social Movements, Protest and Culture), Global Movements, National Grievances. Mobilizing for ‘Real Democracy’ and Social Justice (2012), eta From Social to Political. New forms of Mobilization and Democratization (2012), guztiak B. Tejerinarekin batera argitaratuak.

Bere ikerketa-interesak kulturaren, hiriaren eta politikaren alorren, eta aktibismoaren eta herritartasun kulturalaren arteko elkargunean daude, ikuspegi berezi batekin.

Ikerketa-taldea: Aldaketa soziala, subjektibotasun eta identitate forma sortu berriak gizarte garaikidean [IT1469-22]

ignacia.perugorria@fulbrightmail.org