
Clara Acuña Rodríguez
Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco
Psikologian graduatua, Granadako Unibertsitatean (UGR, 2017). Gizarte-arloan interesatuta, Deustuko Unibertsitateko Esku-hartze Sozialaren Psikologiako Masterra amaitu zuen 2019an. Bertan, egonaldi akademiko bat egin zuen Luis Amigó Unibertsitatean (Medellin, Kolonbia), eta esku-hartze eta garapen komunitarioko lanetan hasi zen. Ondoren, lan-munduan sartu zen, hainbat esparrutan lan eginez: osasun mentala, hezkuntza, lan-orientazioa, erakunde-psikologia eta hirugarren sektorea.
Gaur egun, 2021az geroztik, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Lan Sailean prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzailea da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Doktore ez diren Ikertzaileak Prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako Laguntzen onuraduna. Euskal unibertsitate-sistemaren A motako ikerketa-talde finkatuaren parte da [IT1469-22]. Gizarte-aldaketa, subjektibotasun- eta identitate-modu berriak gizarte garaikideetan. Doktorego-tesiak langabeziaren eta enplegagarritasunaren kudeaketa jorratzen du, lan-subjektibotasun berriak eraikitzeari lotuta. Bere ikerketa-interesak Lanaren Soziologian, Gizarte Psikologian, Psikologia kritikoan eta Ikasketa Kulturaletan oinarritzen dira, ikuspegi kualitatibo batetik.






































