Diego Carbajo

Diego Carbajo

Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco

Diego Carbajo Euskal Herriko Unibertsitateko doktoratu ondoko ikertzailea da, Eusko Jaurlaritzako ikertzaile doktoreak hobetzeko 2017ko programaren bidez. “Aldaketa soziala, prekarietatea eta nortasuna gizarte garaikidean” ikerketa-talde sendotukoa da, eta, gaur egun, Australiako RMIT Universityn garatzen du ekintzailetzaren gramatika globalen inguruko doktoretza-ondoko proiektua.

Azken urteotan hainbat irakasgai eman ditu Soziologia 2 Sailean eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailean. Doktorego-tesia defendatu zuen 2014an, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak emandako Euskal Gizartearen Egoera sariaren akzesita eskuratuz.
Haren ikerketa-ildo ofizialak gazteria, espazioa eta prekarietatea kontzeptuak artikulatzen ditu, eta gaur egungo egoitza-trantsizioen (2014), gazteen lonjen eta lokalen fenomenoaren (2012) edo okupazio-mugimenduaren (2007) inguruko ikerketetan gauzatzen da. Bigarren ikerketa-lerro bat darabil (aldizkakoa eta ez oso finantzatua), Soziologiaren enuntziazio-mugak bortxatzen saiatzen dena, eta hortik ANTaren inguruko lan esperimentalagoak, ekoizpen artistiko batzuen analisia edo Zamorano-Leonés astoaren erabilera eta esanahi berriak ondorioztatzen dira.

Ikerketa-taldea: Grupo de investigación consolidado: Cambio social, formas emergentes de subjetividad e identidad en la sociedad contemporánea [IT1469-22]

diego.carbajo@ehu.es