
Elsa Santamaría López
Universitat Oberta de Catalunya
Soziologiako doktoregoa lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, irakasle agregatua da Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) Psikologia eta Hezkuntza Zientzietako Ikasketetan. Bertan, lanean eta erakundeetan oinarritutako hainbat gradu eta graduondotan irakasten du.
Bere doktore-tesiak, lanaren soziologiaren eta gazteria-ikasketen esparruan, “Euskal Gizartearen Egoera” saria jaso zuen 2010ean, eta honako izenburu honekin argitaratu zen: Lan-ibilbideak enpleguaren marjinetan: lan-prekarietatean dauden gazteen politikak, subjektibotasunak eta esperientziak. Bere ikerketa-ibilbidea UPV/EHUko Nortasun Kolektiboari buruzko Ikasketa Zentroari eta UOCeko Lana, Generoa eta Gizartea ikerketa-taldeari lotuta egon da. Ikerketaren gai nagusiak honako hauek dira: lanaren eraldaketak, lan-prekarietatea, enplegu-politikak, gazteria, generoa, subjektibotasunen konfigurazioa eta desberdintasun-prozesuak.
Azken argitalpenak:
Santamaría López E. y Carbajo Padilla D. (2022). Aspectos diferenciales del trabajo colaborativo en nuevas experiencias de cooperativismo en la economía social y solidaria, Revista Iberoamericana de Estudios de Desarrollo (In Press), Santamaría López E. y Carbajo Padilla D. (2019). Emergencias de la crisis: figuras antiheroicas del emprendimiento juvenil en España. Política y Sociedad, 56(1), 191-211. https://doi.org/10.5209/poso.60030, Santamaría, E. y Serrano, A. (2016). Precarización e individualización del trabajo. Claves para entender y transformar la realidad laboral, Barcelona: Editorial UOC.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Academia, Research Gate, ORCID.






































