Joseba García Martín

Joseba García Martín

Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco

Joseba García Martín Soziologian lizentziatua da (2013) eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Eredu eta Arloetan Masterra du (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Soziologian doktorea (2020) UPV/EHUn, “Erlijioa, politika eta despribatizazio estrategiak: espainiar estatuko kristau inspirazioko talde laikoen mobilizazioa” (Cum Laude, Nazioarteko Tesia) tesiarekin, Benjamin Tejerinaren zuzendaritzapean. Doktoratu aurreko etapan (2019), egonaldia egin zuen Mexikoko Ikastetxean (COLMEX), EGONLABUR programaren barruan. UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Lan Sailari atxikitako Identitate Kolektiboari buruzko Ikasketa Zentroan (CEIC/IKI) Eusko Jaurlaritzako doktore ez diren ikertzaileak (2016-2020) eta ikertzaile kontratatuak (PIC) prestatzeko programaren (2021) onuradun izan da. Gaur egun, Margarita Salas doktoratu ondoko ikertzailea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Erlijioaren Soziologiako Ikerketa Zentroan (ISOR).
Bere interes nagusiek gizarte-mobilizazioa, katolizismoa, kultura-aldaketa, kontserbadorismoa eta sekularizazioa bezalako kontzeptuak artikulatzen dituzte, eta katolizismo kontserbadoreek aldaketa kultural eta politikoko prozesuei aurre egiteko estrategia berrituak aztertzen dituzten ikerketetan zehazten dira. Gaur egun, espainiar estatuan indarrean dagoen eutanasiari buruzko Legearen aurrean, mobilizazio kontserbadoreak ikertzen ari da.

Hona hemen bere argitalpen berrienak:

  1. Tejerina, B. y Joseba García Martín (en prensa, 2023). The Rise of Public Religion in Countries of Catholic Tradition. En D. Hiebert (ed.), Handbook of Sociology and Cristianity. Routledge.
  2. Aliende Urtasun y Joseba García Martín (2022). El cuidado en las comunidades compasivas. En A. Aliende, R. Castelló y R. Llopis (eds.), La sociedad colaborativa (pp. 41-66). CIS.
  3. García Martín, Joseba (2022). Desprivatización católica, políticas morales y asociacionismo neoconservador: el caso de los grupos laicos de inspiración cristiana en el estado español. Papeles del CEIC, 2022(1), 1-19.

Ikerketa-taldea: Grupo de investigación consolidado: Cambio social, formas emergentes de subjetividad e identidad en la sociedad contemporánea [IT1469-22] 

joseba.garciam@ehu.eus